Nafarroako osasungintza publikoa hondamendira eramaten ari dira UPN eta PP
- Published on Ostirala, 17 Abuztua 2012 12:59
- nafarroa
- 0 Comments
Nafarroako osasungintza publikoa emergentzia egoeran dago. Izugarrizko inboluzioaren aurrean gaude, murrizketa ekonomikoak eta eskubideen murrizketak etengabekoak direlarik. Eta atzerakada kezkagarri hauek Madrilgo Gobernutik, PPren eskutik, zein Nafarroako Gobernutik, UPNren eskutik, datozkigu. Bien artean, Nafarroako osasungintza publikoa hondamendira eramaten ari dira. Eta hori salatu nahi dugu.
Azkenaldian mahai gainean ditugun hiru adibide garbiak dira:
1. Nafar Gobernuak proposatutako asistentzia ereduaren aldaketa. Aralarrek, Nabaitik, eta Bilduk argi dugu osasun sistemak sakoneko erreforma behar duela, baina horrek ez du murrizketekin zerikusirik. Beste hainbatetan bezala, gezurretan ari dira oraingoan ere. Arreta jarraiaren eta larrialdien erreformaz ari direnean murrizketez ari dira: alegia, langileak kanporatzeaz eta arreta jarraia eskaintzen duten puntuak desagertzeaz. Azken batean, asistentziaren kalitatea eta langileen lan baldintzak okertzea.
Eta hori guztia profesionalen, sindikatuen… eta parlamentuaren iritziaren gainetik. Eta izugarrizko inprobisazioz. Oraindik ez dakite nola birkokatuko dituzten urgentzietako profesionalak. Eta guardiei izena aldatu diete berriro. Guardia fisikoak ez dira izango, baina profesionalek zentrotik 10 minutura egon beharra izango dute. Gutxiago kobratuz eta librantzarik gabe.
Osasun eredu berri bat inposatu nahi dute, negoziaziorik gabe. Beldur gara ez ote diren hasiko ospitaletik kanpoko urgentziak edo etxerako atentzioa pribatizatzeko bidean.
Exigitzen duguna garbia da: plan adostua, eztabaidatua eta parte hartzailea egin dadain, xehea, azalpen guztiak eman ditzaten. Ez dezatela inposaketa erabili. Parlamentuan ere eztabaidatzeko eta onartzeko aukera izan dezagun. Hori aldarrikatzen jarraituko dugu, hainbat iniziatibaren bidez.
Eta inboluzio larri honetan Madrildik datozkigun beste bi neurrik ere izugarri kezkatzen gaituzte: ez ohiko egoera administratiboan dauden pertsonei osasun txartela kentzea, eta bestetik, PPk abian daukan abortoaren legearen erreforma.
2. UPNri galdetzen diogu ea jarraituko duen PPk planteatzen duen guztiari men egiten, orain arte PSNren laguntzaz egin duten bezala, eta pertsona hauek benetan osasun arretarik gabe utziko dituen. Neurri injustoa eta xenofoboa.
Zer egingo duten azaltzeko exijitzen diegu, horretarako kontseilariaren agerraldia eskatu dugu. Behingoz argiak izan daitezela, eta jendarteari gezurrak esateari utz diezaiotela. Osasun txartelak ukatzen ari dira dagoeneko. Eta horrek izango dituenb ondorioak larriak dira: pertsona hauen egoera are larriagoa izango da, larrialdietako zerbitzuak saturatu egingo dira, eta aurrezpena baino, gastu gehigarria suposatuko du.
Dagoeneko 30 medikutik gorak kontzientzia objezioaren alde egin du, eta guk geure atxikimendua azaldu nahi diegu. Pertsona guztien eskubideen alde lanean diharduten mugimendu guztien ondoan izango gara, behar diren iniziatiba guztiak aurrera eramanez.
3. Gauza bera esatea PPk abian daukan abortoaren erreformari dagokionez. Lege proiektua aurkeztu aurretik ere, hilñabeteak daramatzagu Gallardon jaunari entzuten. Aurreko legearen irizpideak erabat aldatzeko asmoa dauka PP, abortatzeko eskubidea berriz ere baldintzatuz, eta baldintza horiek 1984tik aurrerakoak baino gogorragoak ere izan daitezke, jaiogabekoaren malformazioa ere baldintza horietatik kentzeko aukera plazaratu dutelarik.
Gai honetan, argi eta garbi, sektore ultrakatoliko eta ultraeskuindarren atxikimendua bilatzen ari dira, baina emakumeen sexu eta ugaltze eskubidea larriki urratuko du. Onartu erzin daitekeen atzerakada sozial larria.
Horregatik, mopzio bat aurkeztu dugu. Bertan, Nafar Gobernua premiatzen dugunafar jendartearen eta Paerlamentuaren gehiengoaren iritzia eta ahotsa kontuan hartuta joka dezan, eta nafar emakumeon eskubideak defenda ditzan. Etika pòlitikoz jokatuz, gehiengo horri erantzun eta erreforma honen aurka azaldu beharko luke. Baina UPN, kasu honetan ere, egoera hau baliatuko du beste murrizkeat bat ezartzeko, kasu honetan, eskubide eta askatasunen arloan, Ppren eskutik



Leave a Reply