Premiazkoa da Ikerketa Batzorde bat osatzea CANen auzia argitu ahal izateko

Eskaera egina dago eta Nafarroako Parlamentuko mahai gainean dago jadanik, NaBai, I-E eta Bildu Nafarroa taldeen izenean erregistratu zen, eta PSNri dei egiten diogu bere bozkak batu ditzan eskaera honen inguruan.

Gaur goizean prentsaurrekoa eskaini dute Maiorga Ramirez eta Bakartxo Ruiz Bilduko parlamentariek Nafarroako Kutxaren estatutuen aldaketaren inguruan informazioa eskatuz. Estatutu aldaketak baimendu baitzuen Nafarroako kutxaren desagerpena eta salmenta. Mugimendu politiko eta ekonomiko guzti horien ondorioak larriak dira oso, Nafar jendartea krisi garaiotan hain garrantzitsua izan daitekeen tresnarik gabe utzi baitute eta 1.000 milioi euro desagertu baitira bidean.