Nabai, Bildu eta I-Ek Iñaki Erro presoa berriz dispertsa ez dezaten eskatu dute eta bere kaleratzea eman dadin tramiteak has daitezela eskatu
- Published on Asteazkena, 08 Abuztua 2012 18:24
- nafarroa
- 0 Comments
Iñaki Errok, Donibaneko presoak, gaixotasun larria du, zehazki kardiopatia iskemiko latz bat, hagatik joan den urtarrilaren 18an Almeriako ospitalean ingresatua izan zen, bertan hiru stend inplantatu zizkiotelarik. 25 urte daramatza kartzelan Iñakik, egunotan Almeriako herietxetik Iruñeako kartzelara ekarri dute bere ama bisitatu ahal izateko, gaixo larri baitago. Bere kondena osorik bete zuen 2010ean eta kalean beharko luke, baina hala ere Audientzia Nazionalak 197/2006 doktrina aplikatu zion kondena luzatuz.
Hiru talde parlamentariek gutunak bidali zizkieten Almeriako kartzelako zuzendariari eta Kartzela Instituzioko Idazkari Orokorrari, bertan bilerak eskatzen zituzten preso naparraren egoeraz eta osasunaz galdetzeko, baina ez zuten ernatzunik jaso. Horrez gain bisita berezi bat burutzeko baimena eskatu zuten eta sei hilabete pasata onartu diete. Datozen egunetan hainbat bisita burutzeko baimena jaso dute hiru taoldeek.
Bestalde, Iruñeako presondegiko Zuzendaritzarekin bilera eskatu dute, Donibaneko presoaren egoera ikusirik berriz ez dezaten ALmeriara dispertsatu, bere etxetik 1.000 kmtara, eta kaleratua izan dadin tramiteak has ditzatela eskatzeko.


Leave a Reply